Amezketako Txapeldunen Buruz Buruko Txapelketaren finalak, bihar

Ataria 2022ko irailaren 16a

Iazko txapelketaren sari banaketa.

Amezketako Txapeldunen Buruz Buruko Pilota Txapelketaren finalak jokatuko dira, bihar, larunbata, Amezketako Larrunarri pilotalekuan. 17:30ean hasiko da jaialdia, eta ordu erdi lehenago irekiko dute leihatila. 10 euro balioko du sarrerak.

Ohi bezala hiru final jokatuko dira: kadete, etorkizun eta elite mailak. Kadeteetan Lapke klubeko Ibarluzea zumarragarra eta Oiarpe klubeko Etxeberria oiartzuarra ariko dira nor baino nor. Etorkizunezkoetan, Oberena klubeko Ariztegi baztandarrak bere indarrak neurtuko ditu Lapke klubeko Zubizarreta ataundarraren aurka. Hirugarren eta azken partidan, elite mailan, Uharte klubeko Espinal iruñarra eta Adiskide klubeko Karregal galdakoztarra izango dira txapelaren bila neurtuko direnak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!