Oteiza Goikoa, hirugarren gazta

Ataria 2022ko irailaren 8a

III. Aralarko Artzain Gazta Txapelketa ospatu zen joan den larunbatean Azken Muga jaialdiaren barruan. Ataungo Troskaeta izan zen lehen postuan geratu zena.

Gipuzkoarren ondoren nafarrak sailkatu ziren bigarren postuan, hain zuzen ere, Uztegi herriko Antsoneako gaztagileak. Hirugarren postua eskualdean geratu zen, izan ere, Amezketako Oteiza Goikoak eraman zuen postu horri zegokion oroigarria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!