Amezketako jaiak 2022

Amezketako haur eta gaztetxoak, trebe herri kiroletan

Ataria 2022ko abuztuaren 29a

Larunbatean, San Bartolome festetako azken egunean, erakustaldia eskaini zuten plazan; halaber, Akelok guraso elkarteak antolatutako zozketak baditu zenbaki saridunak.

Amezketako haur eta gaztetxoek ederki gozatu zuten larunbatean herriko plazan. Herri kirol erakustaldia eskaini zieten bertara gerturatu ziren herritarrei; era guztietako diziplinatan aritu ziren. Ondo pasatzeko aitzakia ederra izan zuten, behintzat. Behin festak igarota, balorazioak egiteko garaia iritsi da.

Bere aldetik, Akelok guraso elkarteak, zozketa bat antolatu du aurten boletoak salduz, eta dagoeneko jakinarazi dute zein zenbaki izan diren aurtengo sarituak.

  • 1. saria: 3.500 zenbakia. 200 euroko balioa duen Nekatur bonoa + 200 euro eskudirutan.
  • 2. saria: 3.658 zenbakia. 400 euroko balioa duen saski ederra.
  • 3. saria: 3.857 zenbakia. Bi lagunentzako otordua Orioko San Martin erretegian.

Larunbat gauerdian egin zuten zozketa herriko plazan. Sarituek 699 161 206 telefono zenbakira deitu behar dute saria erreklamatzeko, eta hamabost eguneko epea dute horretarako. Behin epea igarota, inork erreklamatzen ez badu, berriro egingo da zozketa. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!