Amezketako jaiak 2022

Herri kirolek hartu dute Amezketako plaza

Leyre Carrasco 2022ko abuztuaren 24a

Beroari aurre eginez aritu dira lehian Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez harria jasotzen, eta Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz aizkoran.

Herri kirolen erakustaldiak hartu du Amezketako plaza, eguerdian. Eguraldia alde izan badute ere, beroa handia zegoen, eta gerturatu diren ikusleak plazako itzalaren babesa eskertu dute. Kirolariek, ordea, eguzkiari aurre egin behar izan diote. Hala ere, beroak utzi duen neurriko saioa eskaini dute. Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez aritu dira harria jasotzen, eta Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz berriz, aizkoran. Bigarren lan batean ere jarri dute laukotea: trontzan. Bukatzeko, elkarren arteko korrika lehian ere aritu dira kirolariak.

Festak aurrera jarraitzen du Amezketan, eta larunbata arte izango da zertaz gozatu bertan. Ikusi egitarau guztia hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!