Amezketako jaiak 2022

II. Areto Futbol Txapelketako nesken arteko partida egin dute Amezketan

Ataria 2022ko abuztuaren 23a

Herriko neska taldeen arteko futbol partida baten bidez eman diote txupinazoaren aurretik Amezketako festei hasiera goizean. Bertan, bi belaunaldi elkarren aurka aritu dira lehian; Spice Girls, gazteak; eta Perlak, beteranoagoak.

Lehen zatia 1 eta 0 amaitu dute Aisha Etxeberriaren gol bat medio. Partidua lehiatua izan da, eta edozeinek irabaz zezakeen. Bigarren zatiaren hasiera ere horrela joan da, Garazi Alkainek gazteen bigarren gola sartu duen arte; orduan autsi da partidua, eta festa Agurne Zubillagaren eta Naroa Rojoren golek biribildu dute.

Jende dezente bildu da partidua ikusten, eta nabari zen eulia jaisteko ordu batzuk baino ez zirela falta. Arratsaldean, 17:00etan hasiko da mutilen partidua, eta Ospela eta Munutxo taldeak izango dira aurrez aurre.

Argazkiak: Imanol Artola

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!