Altunak haustura arina du eskuin izterreko bizepsean

Ataria 2022ko abuztuaren 23a

Igandean Zarautzen jokatutako partidan min hartu zuen amezketarrak eta atzo egin zizkioten lesioa sakonago ezagutzeko frogak. 

Igandean Zarautzen jokatu zuen partidako lehen tantoetan min hartu zuen Altunak eta gaur egin dizkiote lesioaren nondik norakoak jakiteko frogak. Dirudienez, amezketarrak beste atsedenaldi bat beharko du. Izan ere, Aspek bere webgunean argitaratu bezala, pilotariak "haustura zorrotz-arina du eskuin izterreko bizepsean".

Atzo Bizkaia Txapelketako finalean jokatzekoa zen baina Dariok ordezkatu zuen. Bihar Elgoibarren, etzi Bilbon eta igandean Donostian jokatzekoa zen, baina Irribarriak (Elgoibarren eta Donsotian) eta Ezkurdiak (Bilbon), ordezkatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!