Altuna III.ak eta Imazek Laso eta Martija garaitu dituzte

Ataria 2022ko abuztuaren 17a

Argazkia: pelotamano.com

Amezketarrak eta bere bikoteak hirugarren puntua batu zuten astelehenean, eta era honetan, azken jardunaldian lehen postuari eutsi beharko diote. Lasok eta Martijak, berriz, irabazi egin beharko dute playoffetara sailkatzeko.

Azpeitiko Gurea frontoian jokatu zuten astelehenean Caixabank Masters txapelketako laugarren jardunaldiko azken partida, Altuna III.ak Imazekin bikote eginda, Laso eta Martijaren aurka. Partida hasi eta minutu gutxira berehala nagusitu ziren Altuna eta Imaz markagailuan. Amezketarrak partidaz gozatu zuen eta berak egin zuen azkeneko 18 eta 22koa. 

Honenbestez, Altuna eta Imaz Caixabank Masterseko hirugarren puntua lortu zuten eta azken jardunaldian lehen postuari eusteko lehiatuko dira Irribarria eta Albisuren aurka irailaren 2an, Lekeition. Laso eta Martijak berriz, azken jardunaldian Urrutikoetxea eta Rezustaren aurka irabazi egin beharko dute Masterseko playoffetan sailkatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!