Finalaren atean geratu dira Altuna III.a eta Rezusta

Ataria 2022ko abuztuaren 8a

Altuna III.a atzo, abuztuaren 7an jokatu zen Andra Maria Zuriaren bigarren finalerdian. Argazkia: Aspe Pelota

Andra Maria Zuriaren bigarren finalerdia irabazi dute Ezkurdia eta Zabaletak. 22 eta 13 irabazi dute partida Altuna III.a eta Rezusta mendean hartuta. Lasoren eta Imazen aurka jokatuko dute finala.

Atzo Andra Maria Zuriaren bigarren finalerdia jokatu zen Ogeta pilotalekuan. Zortzi egun jokatu gabe egon ondoren, Altuna III.ak hasiera ikaragarria eman zion partidari. Zein baino zein tanto ederragoak egin zituen amezketarrak. 6 eta 1 aurreratu ziren urdinak, baina gero zeharo aldatu zen partida. Zabaletak erraz hartu zuen mendean Beñat Rezusta, eta Ezkurdiak asko asmatu zuen errematean.

Gorrien mendekotasuna izugarria izan zen hortik aurrera, eta azkenean, finalerako pasea lortu zuten, Altuna III.a eta Rezusta mendean hartuta eta 22-13 irabazita.

Irabazleek Laso eta Imaz izango dituzte aurkari bihar jokatuko den Andre Maria Zuriaren Torneoko finalean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!