Astea Nagusia Torneoan parte hartuko du Altunak

Ataria 2022ko uztailaren 29a

Martijarekin batera egingo du bikotea pilotari amezketarrak. Abuztuaren 24an hasiko da txapelketa eta finala hilaren 27an jokatuko da Bizkaia frontoian, bi finalerdien ostean.

Jokin Altunak Aste Nagusia Torneoan parte hartuko du. Julen Martijarekin batera egingo du bikotea eta bigarren finalerdian jokatuko dute, abuztuaren 25ean, Elezkano II-Zabaleta bikotearen aurka. Lehen finalerdia, berriz, Laso-Mariezkurrena II eta Urrutikoetxea-Albisu bikoteek jokatuko dute, abuztuaren 24an.

Bi kanporaketetako irabazleek abuztuaren 27ko finala jokatuko dute Bilboko Bizkaia frontoian.

Altuna IIIak eta Martijak jokatuko duten finalerdiaren aurretik, Xabier Tolosa anoetarrak jokatuko du partida, Elordi bikotearekin batera, Irribarria-Etxebarriaren aurka. 18:30ean hasiko da finalerdia, abuztuaren 24an.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!