Argazkiak argizaiolekin

Ataria 2022ko uztailaren 15a

Joseba Urretabizkaia argazkilariak argizaiolen inguruan egiten ari den libururako laguntza eskatu zion Amezketako Udalari. Argizaiolen inguruko ohiturak ikusten diren argazkiak atera nahi zituen, eta horretarako herriko emakumeekin argazki batzuk ateratzea eskatu zuen.

Bada, udalak deialdia egin zien herritarrei, "ederki" erantzun zuten, eta "argazki ederrak" atera ahal izan zituen atzokoan Urretabizkaiak. Liburua ateratzen duenean ale batzuk helaraziko dizkiela esan zien, eta udalak banatuko ditu atzo parte hartu zutenen artean. Argazki saioa amaitu ondoren  udalak afari-merienda eman zien elizaren itzalpean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!