2022/07/14 17:00
Joseba Urretabizkaia idazle eta argazkilari tolosarra argizaiolei buruzko liburu bat idazten ari da, eta liburu horretarako argazki batzuk atera nahi ditu Amezketako emakumeak argizaiolen inguruko ohiturak egiten ikusten direlarik. Horretarako, Amezketako Udalari laguntza eskatu dio, eta argazki horiek ateratzeko beltzez jantzita azaltzeko deia luzatu dute. Bertan, jendea aulkietan eserita, argizaiolak pizten… argazkiak aterako ditu, eta ondoren Pello Zabala Gunera joango dira eta parte hartu dutenei Amezketako baserritarren produktuekin osatutako merienda emango diete. Izena emateko 657 37 01 56 telefono zenbakira deitu behar da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?