Ongi etorri baserrira! ekimenaren barruan, Zuzitza baserria

Ataria 2022ko ekainaren 22a

Ongi etorri baserrira! ekimenaren zazpigarren edizioa egingo dute. Uztailak 8 eta 9an Gipuzkoa eta Bizkaiko 30 baserritarrek euren baserrietako ateak zabalduko dituzte ukuiluak, baratzeak eta landaguneak ezagutzera emateko. Familian edo lagunartean egin daitezke bisitak, eta tartean da Amezketako Zuzitza baserria. Txerriak eta behi pirenaikoak dituzte, eta uztailaren 8an izango da bisita. Izena Ongietorribaserrira.com webgunean eman behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!