Gaztelekuak prest du udako eskaintza

Ataria 2022ko eka. 10a, 13:11

Amezketako Gaztelekuak jada prestatu du opor egunetarako eskaintza. Amezketako haurrek eta gazteek badute non aukeratu.

Udako oporrak iristear daude, eta Amezketako Gaztelekua ere udara begira jarria da. Ikasturtean zeharreko dinamika apurtu, eta lagun artean ondo pasatzeko aukera dute Amezketako haur eta gazteek. 

Uztailaren 29 eta 30ean Paddle surf egitera joateko aukera izango dute. 15 euro. Lehen eguna DBH 1-2koei zuzendua izango da eta bigarren irteera DBH 3-4koentzat. Alegiako tren geltokitik abiatuko dira, eta bakoitzak 15 euro ordaindu beharko du.

Uztailaren 4an eta 5ean, egunpasa egingo dute Donostiako Irlara. Lehen eguna DBH 1-2koei zuzendua izango da eta bigarren irteera DBH 3-4koentzat da. 11:30etik 19:30era joango dira, eta bakoitzak 5 euro ordaindu beharko du. Alegiako tren geltokitik abiatuko dira, eta gazte bakoitzak bere bazkaria eta merienda eraman beharko ditu.

Uztailak 13 eta 14, eta 19 eta 20, lo egitera joango dira. Kasu honetan, Buruntzunzinera igoko dira eta bertan pasako dute gaua. 10 euro ordaindu beharko du bakoitzak. Lehen gaua DBH 1-2koei zuzendua izango da eta bigarren gaua DBH 3-4koei zuzendua da.

Azken eguna Gaztelekuko Festa eginez ospatuko dute. Uztailaren 23an, ostiralean, 10:00etan hasi eta 17:00ak bitarte luzatuko dute eguna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!