San Martinen etxola jartzeko deialdia egin du udalak

Ataria 2022ko ekainaren 2a

Amezketako Udalak San Martin parkean taberna gisa ariko den etxola bat jarri eta ustiatzeko baimena emateko deialdia zabaltzen du. Agiriak ekainaren 3a bitarte aurkeztu behar dira. 

Bigarren udara da udalak San Martineko parkean etxola jartzeko apustua egiten duela. Izena eman nahi dutenek zerbitzua emateko Amezketako Udalaren webgunean dagoen agiria bete behar dute eta bertan daude ere argibide guztiak.


Kontratuak 2022ko ekainaren 17tik urriaren 31 bitarteko iraupena izango du, gehienez. Eta kontratuaren esleipendunak, bere gain hartutako eginbeharrak beteko dituela bermatzeko, 1.000 euroko behin betiko bermea jarri beharko du.

Hainbat baldintza
Etxola 11:00etatik 23:00etara zabaldu beharko dute, guztia 00:00etarako jasota egon dadin. Jardueran zehar, eguraldi euritsua gertatzen den egunetan, esleipendunak aukera izango du egun horretan etxola ez zabaltzeko. 

Hizkuntza eskaerari dagokionez, Amezketako Udalak esan du erabiliko den hizkuntza euskara izango dela nagusiki. Zerbitzua emango duen langileak lehen hitza euskaraz egingo beharko die bezeroei, eta hortik aurrera bezeroak aukeratutako hizkuntzan jarraituko du. Prezioen zerrenda bi hizkuntzetan egon behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!