2022/06/04 00:00
Buruntzunzin mendi elkarteak irteera antolatu du Linzako aterpetxera. Larunbat arratsaldean aterako da autobusa Linzarantz, bertan afaldu, lo egin eta igande goizean gosaldu ondoren, bakoitzak nahi duena egin ahalko du. Hiru Errege Mahaiarantz joan, Petretxemarantz, Atxerito, Txamantxoia edo aterpetxetik gertuago ingurunea ezagutu. Igandean bazkaldu ondoren bueltatuko dira. Pertsonako 53 euro ordaindu beharko dira (Linza aterpetxean bertan) eta izen-ematea herriko tabernetan egin beharko da maiatzaren 29rako.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?