329 mendizalek hartu dute parte Txirrita Martxan

Leyre Carrasco 2022ko maiatzaren 22a

Txirrita mendi ibilbideko hamargarren edizioa ospatu dute gaurkoan, Oargi Mendi Elkarteak antolatuta. 201 lagun izan dira ibilbide luzea egitera animatu direnak, eta motza, berriz, 128 lagunek egin dute.

Goizeko 06:00etan ekin diote 40 kilometroko ibilbideari Amezketako Bixente Aterpetik hasita. Hain zuzen, 201 lagun izan dira ibilbide luzea aukeratu dutenak, eta Artubi, Aldaon, Soldabizkargaina, Ttutturre, Beloki, Putterri, Igaratza, Pardarri, Ganbo, Ganbo Txiki eta Txindoki igaro behar izan dituzte, amaiera puntura iritsi arte. Gainerakoek, 128 lagunek, ibilbide motzean zuten emana izena. Hauek, berriz, goizeko 08:30etan ekin diote ibilbideari eta 22 kilometro egin behar izan dituzte Minak, Igaratza, Ganbo edota Txindokitik pasata.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!