Udaleku irekietan parte hartu nahi dutenek hilaren 31 baino lehen eman behar dute izena

Ataria 2022ko maiatzaren 19a

Amezketako Udalak udaleku irekiak antolatuko ditu ekainaren 27tik uztailaren 22ra, eta haurren izen ematea ireki du. Bi urtetik hasi, eta Lehen Hezkuntzako 6. maila arteko haurrak apuntatu daitezke.

Amezketako Udalak udaleku irekiak antolatzea erabaki du ekainaren 27tik uztailaren 22ra. Asteko bost egunetan 10:00etatik 13:00etara izango da. Udaleku irekietan izena eman ahal izango dute 2021-2022 ikasturtean, Haur Hezkuntzako bi urtetik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. maila arteko haurrek.

Izena emateko epea maiatzaren 31 arte izango da, eta beste urteetan salbuespenak egin badira ere, aurten ez dutela onartuko epez kanpoko inskripziorik azpimarratu dute.

Udalekuetan izena ematen duten familia bereko bat edo bi haur badira 70 euro ordaindu beharko dituzte haur bakoitzeko. Aldiz, hiru edo gehiago badira, 50 euro haur bakoitzeko.

Izena emateko amezketa.eus webgunean lortu daitekeen inskripzio fitxa bete beharko da, eta udaletxera eraman edo gazteria@amezketa.eus helbide elektronikora bidali beharko da. Ordainketaren ziurtagiria izen emate fitxarekin batera aurkeztu beharko da, eta ordainketa ES71 2095 5020 0610 6002 4469  kontu zenbakian egin behar da.

Edozein zalantza argitzeko Gazteriako 688711675 telefono zenbakira dei daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!