Begiraleak eta koodinatzailea behar dituzte, udaleku irekietarako

Ataria 2022ko maiatzaren 17a

Amezketako Udalak udaleku irekietarako begiraleak, koordinatzailea, eta praktikaldirako bi pertsona hautatuko ditu. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitarteko kontratazioa izango dute, eta eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 30ean bukatuko da.

Udaleku irekiak antolatuko ditu aurten ere Amezketako Udalak, eta aurrera eraman ahal izateko lehiaketa bidez aukeratuko ditu begiraleak eta koordinatzailea. Horiez gain, bi pertsonak bertan praktikak egiteko aukera izango dute. 

Aukeratuko duten begirale kopurua izena ematen duten haur kopuruaren araberakoa izango dela aurreratu dute.

Hautaketa egiterakoan, besteak beste, kontuan izango dituzte: 18 urte beteta izatea, izena emateko epea bukatzen denerako; udalekuen prestaketan eta udalekuak irauten dituen egun guztietan parte hartzeko prest izatea; aisialdirako begirale edo zuzendari titulua izatea; DBHko ikasketak eginda izatea edota euskararen 2. hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidea den tituluaren jabe izatea. 

Interesatuek maiatzaren 30a izango dute eskabideak aurkezteko azken eguna, eta helbide elektroniko bidez aurkeztuta agiriak ez dituztela kontuan hartuko adierazi dute udaletik. Nola aurkeztu eta aurkeztu beharreko agirien zerrenda osoa Amezketako Udaleko amezketa.eus web orrian ikus daitezke, eta baita hautaketa prozesu guztia nola egingo dute ere.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!