Ieraregibizkar errota martxan jarriko dute talo tailerra eginez

Ataria 2022ko maiatzaren 5a

Igandean ospatuko den Gipuzkoako Erroten Egunean Pello Zabala guneko Ieraregibizkar errota ospakizun horren parte izango da. Bisitariek 12:00etatik 14:00etara Ieraregibizkar errota ezagutzeko aukera izango dute, eta baita taloak egin eta jatekoa ere. 20 pertsonarentzat lekua izango da, eta erreserba egin beharko da, 657 370 156ra deituz edo pellozabalagunea@amezketa.eus helbidera idatzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!