Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea iritsi da

Ataria 2022ko apirilaren 7a

2022. urteari dagokion ibilgailuen zergaren ordainketa epea zabaldu du Amezketako Udalak. Bihartik maiatzaren 31a bitarte egin ahalko da, eta helbideratuta dutenei bihar kobratuko diete.

Amezketako Udalak ibilgailuen zerga ordaintzeko epea jarri du. Aurtengo zehar bihartik hasi eta maiatzaren 31a bitarteko epean ordaindu beharko da.

Ibilgailuen ordainagiriak helbideratu gabe dituztenek Kutxabank-eko edozein bulegotatik pasa beharko dute ordainketa egitera. Kasu horietan, herriko aguazilak etxera eramango dizkie herritarrei ordainagiriak. Amezketako Udalaren izenean dagoen kontu zenbakira egin beharko da diru sarrera. Maiatzaren 31a izango da ordainketa egiteko azken eguna, eta egin ezean, %20ko errekarguarekin egingo dela ordainketa gogorarazi die herritarrei.

Helbideratuta duten herritarren kasuan, berriz, bihar bertan kobratuko zaie ibilgailuen zerga.

Bukatzeko, helbideratuta izateak erraztu egiten dituela lanak adierazi dute udaletik. Alde batetik tramiteak errazten ditu, eta bestetik, baita kostuak gutxitu ere. Helbideratu nahiko luketenek udaletxeko telefono zenbakira deitu baino ez dute egin behar datuak emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!