Altuna III _ Binakako Finala 2022

Urduritasuna nagusi

Leyre Carrasco 2022ko apirilaren 3a

Animo mezuak eta txalo zaparradak berriro bueltatu dira Bizkaia Frontoiko harmailetara. Horiek gertu gertutik jaso dituzte Julen Martija, Jokin Altuna, Ander Imaz eta Unai Laso pilotariek gaur jokatu duten Binakako Txapelketa finalean.

Eserlekuak guztiz bete dituzte ikusleek, 3.000 lagun inguru elkartu baitira gaurko Binakako Txapelketa finaleko partida zuzenean ikustera. Frontoia bitan zatiturik geratu da, ordea; talde gorrikoak, alde batetik, eta talde urdinekoak, bestetik. Apustuen arabera, Altuna III.a eta Martija izan dira faborito, baina alde txikiz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!