Emakume bat erreskatatu dute Txindokitik jaisten ari zela

Ataria 2022ko otsailaren 12a

Ertzaintzako helikoptero batean eraman dute 54 urteko mendizalea. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, Amezketako lurretan izan da erreskatea. Emakumeak min hartu du hanka batean, erorikoa izan eta gero.

Larrialdi zerbitzuek deia jaso dute 13:30ak inguruan, Amezketako mendi eremu batean emakume bat min hartuta zegoela azalduz. Dirudienez, Txindoki menditik jaisten ari zela min hartu du hanka batean, eroriko baten ondorioz, eta bere kabuz ezin zuen aurrera egin. Larrialdi zerbitzuak mobilizatu dituzte, eta azkenean Ertzantzako helikoptero batek eraman du mendizalea Donostiako Ospitalera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!