Bost final eta ikusle ugari Gabonetako XIX. Pilota Topaketan

Ataria 2021eko abenduaren 30a

Jokin Altuna eta Iñaki Artola zain zituzten finalistek, baita topaketan parte hartu dutenek ere. Guztiek izan dute saria gaur Amezketan.

Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako guraso elkarteek eta Intxurre Pilota Eskolak, aurten ere, Gabonetako Pilota Topaketa antolatu dute. Finalak gaur jokatu dira Amezketan, eta emaitzak ondorengoak izan dira:

Benjaminak

  • Aiur Gorostidi-Iurgi Aizpurua 5
  • Aitor Arteaga-Eneko Garaikoetxea 12

Aurre Benjaminak

  • Aritz Renobales-Leo Barcena 12
  • Oier Bengoetxea-Markel Erauskin 9

Alebinak

  • Oihan Gorostidi-Enetz Ipentza 12
  • Itzel Saralegi-Martin Arsuaga 4

Infantilak

  • Martin Elola-Igor Goñi 12
  • Ametz Gorostidi-Hodei Goikoetxea 6

Kadeteak

  • Ander Ruiz-Josu Collado 12
  • Mikel Iturrioz-Andoni Iturrioz 6

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!