Gimnasioko bazkidetza berritzeko deia luzatu dute Amezketan

Ataria 2021ko abe. 29a, 12:45

Urtarrilean zehar ordaindu beharko dute bazkideek 2022ko kuota.

Datorren urtean Amezketako gimnasioko bazkide izaten jarraitu nahi dutenek udalaren kontu korrontean ordaindu beharko du 2022ari dagokion kuota, urtarrilaren 2tik 31ra bitarteko epean. Ordaindu izanaren agiria udaletxean aurkeztu beharko da.

Amezketan erroldatutako 16 urtetik 65 urtera bitarteko herritarrek 75 euro ordaindu beharko dute urte osoan gimnasioa erabili ahal izateko eta hiruhileko bakoitzeko 30 euro. 65 urtetik gorakoek urte osoan 45 euro eta hiruhilekoan 20 euro ordaindu beharko dituzte. Amezketan erroldatuta ez daudenentzat urte osoko prezioa 140 eurokoa da eta hiruhileko bakoitzeko prezioa, berriz, 40 eurokoa.

Udalak jakinarazi du lehendabiziko giltza inteligentea dohainik emango zaiela bazkideei, baina norbaitek galtzen badu, giltza berria egitea 10 euro kobratuko dela.

Gimnasioko bazkide izateko COVID-19 pasaportea edukitzea derrigorrezkoa izango dela esan du Amezketako Udalak. Araudia betearazi eta betebehar honen konprobaketa egingo duela jakinarazi du udalak.

2022an bazkide izaten jarraitu nahi ez duenak urtarrilaren 12a baino lehen giltza udaletxean itzuli behar du.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!