Urtekaria

Bikain ziurtagiria Amezketako Udalarentzat

Ataria 2022ko urtarrilaren 1a

Amezketako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren goi maila egiaztatu du maiatzean zehar burututako ebaluazio prozesu baten ondoren.

Enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiria da. Apirilean eta maiatzean zehar, ziurtagiria lortzeko aurrera eraman den prozesuaren bitartez euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa neurtu dituzte Amezketako Udalean, eta horretarako hainbat txosten osatu dituzte eta kanpo-ebaluazio bat ere egin dute. Horrekin guztiarekin, Eusko Jaurlaritzak aitortu egin nahi izan dio Amezketako Udalari maila hori lortzeko egin duen lana, eta udalak euskararen erabilera areagotzeko bidean aurrera jarrai dezan bultzatu nahi du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!