2021/12/24 11:00
Aurreko urtean hainbeste urtez betetako ohitura eten behar izan bazen ere, aurtengoan Amezketako haurrak kantari ibiliko dira. Egoera epidemiologikoa dela eta ezingo da 2019ra arte bezala etxez etxe kantatu, baina guraso elkarteak ibilbide bat prestatu du eskolako haurren burbuila taldeak mantenduz eta ahalik eta herritar gehienengana iristeko helburuarekin.
11:00. HH2tik LH2ra bitarteko haurrak elizan elkartuko dira eta hurrengo guneetan abestuko dute: Elizako bidegurutzean, Jakoetxe inguruan, Azintzin inguruan eta Sasturain parean.
11:00. LH3tik LH6ra bitarteko haurrak Zubillaga auzoan elkartuko dira eta hurrengo guneetan abestuko dute: Zubillagan, Pelloenean, Bionetxe parean, Txikillo parean eta Ausetxe parean.
12:15. Bi taldeak Abaltzisketako bidegurutzean elkartuko dira, eta elkarrekin abestuko dute hurrengo guneetan: Abaltzisketako bidegurutzean, mediku etxe parean, Onda parean, Arkaizpe parean eta plazan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?