Halere, zer pentsatua eman zidan ezagun hark kontatuak, eta oraindik ere zer pentsatua ematen dit kirol lorpenak ospatzeko dugun moduak eta besteen garaipenak gure egiteko daukagun erraztasunak. Errealak irabazten duenean Anoeta sekula zapaldu ez duenak ere bere egiten du garaipen hori; Jokin Altunak enegarren txapela irabazi berri duen honetan, ez dira gutxi izan zoriondu nauten ez-amezketarrak, nonbait, nik merituaren parte bat izango banu bezala; joan den astean bertan ere sekulako poza eman digu familiako kide batek, Ekain Dominguezek, crossfitean 16-17 urte bitartekoen Espainiako Txapelketaren pareko lehiaketa irabazita.
Inoiz ez naiz izan crossfiteko zentro batean «zentro» adiera egokia al da?. Bai, ados! Ez daukat lotsa izpirik ere! Badakit, gaur egun, herritarrek nahita botatako izerdi putzuen %50 baino gehiago horrelako guneetako zoruetan geratzen direla, eta, beraz, ez dudala moda jarraitzen, eta ez dakidala zer den coola izatea. Halere, hori ez da zutabe honetan azpimarratu nahi dudana. Nik Ekaini crossfitean eman diodan laguntza txikiagoa izan da Hondarribiko Juanita Irigoienen kandelak Jokin Altunari eman ohi diona baino. Halere, nire egin dut Ekainen garaipena; oso nire gainera! Hain nire ere, zeren crossfita kontrolatuko banu bezala kontatu dudala lehengusuak egin duena. Are gehiago, nik entrenatuko banu bezala ere kontatu dut. Bueno, egia esan, «banu bezala» hori soberan dago; baten bati nik entrenatzen dudala ere esan baitiot bai, harrituta begiratu nau, nire beso zuztarrek ez baitute horrelakorik erakusten.
Nik Ekaini 'crossfit'ean eman diodan laguntza txikiagoa izan da Hondarribiko Juanita Irigoienen kandelak Jokin Altunari eman ohi diona baino
Ni, berriz, ez dakigun hori jakingo bagenu bezala kontatzeko daukagun joerak harritzen nau; zer-nolako pasioz kontatzen ditugun, de dio! Kontua da, gaiaz badakien horrek segituan hartzen diola tankera, egiazki, ez dakigula zipitzik ere.
Eta bai, Ekain nik entrenatzen nuela esan nion hark ere crossfita egiten zuen harritzekoa!. Hark barre gehiago egin zuen nire ustezko azalpen zehatz, baina egiazki txepel horiez, nire beso txuxtarrez baino. Hurrena, nire partetik zuhurragoa izango da esgrimaz hitz egitea, crossfitaz hitz egin beharrean; nire ezjakintasuna berbera izan arren, besteak nik baino gehiago ez jakiteko probabilitatea askoz handiagoa izango baita.