Azoka bizirik

Leyre Carrasco 2021eko azaroaren 21a

Gaur goizean Larrunarri frontoia nekazari eta artisau postuz bete dute Amezketako Ferie ospatzeko.

Amezketako Ferie inoiz baino biziago dago, eta gaur goizean azoka ospatzeko 25 postu inguru elkartu dira Larrunarri Frontoian barrena. 10:00etan zabaldu dituzte ateak, eta 14:00ak bitartean izan da postuz postu ibiltzeko aukera.

Nekazaritza postuek ez dute hutsik egin gaurkoan, eta bertan, hainbat produktu erosteko aukera izan dute gerturatu direnek. Hala nola, baratzeko produktuak, ardiari lotutako produktuak, txerrikiak, eztia, ogiak eta gozoak. Jakiak ez ezik, hainbat artisau postu ere izan dira bertan: egur taila, pilotagilea, bitxiak eta artzain-andre jantziak, besteak beste. Goiz pasa egin dutenek hamaiketakoa egiteko aukera ere izan dute. Guraso elkarteak eta DBHko ikasleek ikas bidaiarako dirua lortzeko urtero jartzen duten postuan talo, odolki edota pintxoa erosteko aukera eskaini baitute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!