Sanmartinek ekarritako jai eguna ospatzen

Eneritz Maiz Etxarri 2021eko azaroaren 11

Amezketan jai eguna dute San Martin eguna, eta baita ospakizunetarako eguna ere. Egun osoko egitarauaz gozatzen goizetik hasi dira.

Amezketan San Martin eguna ospatzen ari dira. Jai eguna izanik, haurrek eskolarik ez, eta puzgarriak eta jokoak dituzte goiza lagun artean pasatzeko.

Nola ez, San Martin auzoan izen bereko ermita bada, eta meza nagusia izan dute elizkoiek. Eguneko hitzordurik garrantzitsuena, erretirodunek Beartzana jatetxean duten bazkaria da. Bapo jan, eta bertsolariak eta trikitilariak bertan izango dituzte .

Arratsaldean, berriz ere, 16:30ean, haurrentzat jolasak izango dira Larrunarri frontoian. Kasu honetan, jolasak Gaztelekuaren eskutik izango dituzte. 18:00etan, berriz, haurrentzat merienda eskainiko dute guraso elkartearen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!