Astelehenean zabalduko dute Haurtxokoa

Ataria 2021eko azaroaren 5a

Amezketako Udalak pandemia egoeragatik orain arte itxita egon den Haurtxoko zerbitzua martxan jarriko du. 

Amezketako 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat den Haurtxokoa zabalduko du Amezketako Udalak, astelehenean, 17:00etan.

Haurtxokoa izan zuten itxi beharreko beste zerbitzuetako bat, eta orain, egoera normaltze bidean dela eta, irekitzea erabaki dute. Astelehenetik ostiralera, 16:30etik 19:30era izango dute erabiltzeko aukera, eta asteburuetan, berriz, 11:00etatik 19:00etara.

Adin tarte horretako haurrak dituzten gurasoei Haurtxokoa erabiltzen hasteko deia luzatu diete udaletik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!