San Martin Egunean, Erretirodunen Eguna

Ataria 2021eko urriaren 28a

Amezketako Udalak San Martin eguna Erretirodunen Eguna ospatzeko baliatuko du. Bazkarira joan nahi dutenek izena eman beharko dute.

Azaroak 11 San Martin eguna da, eta Amezketan beti ospatu ohi dute. Aurten, ostegunez izango da San Martin eguna, eta Erretirodunen Eguna ospatuko dute. Amezketan erroldatuek parte hartu ahal izango dute, eta 60 urtetik gorakoentzat da.

12:30ean meza nagusia izango dute San Martin ermitan meza entzun nahi dutenak, eta ostean, bazkaria egingo dute Beartzana jatetxean. Bazkaria girotzeko bertsolariak eta trikitilariak izango dituzte lagun.

Bazkarirako txartela 30 euro ordaindu beharko dute joan nahi dutenek, eta izen ematea udaletxean egin beharko dute. Izena azaroaren 2tik azaroaren 8ra eman beharko da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!