ZOZKETA BEREZIA

Belen Adurriaga amezketarrak irabazi du kirol kamera

Ataria 2021eko urriaren 26a

GoPro kameraren zozketa izan du martxan azken egunetan 'Ataria'-k; Atarikideek eta jarraitzaileek parte hartzeko aukera izan dute eta 400 parte hartzailetik gora izan ditu zozketak. Kirol kamera Amezketaraino joan da. Izan ere, Belen Adurriaga amezketarrak dagoeneko jaso du bere oparia.

Udazken koloreak eta abenturak modu profesionalenean jasotzeko Hero 9 Black GoPro bikain hau zozkatu du 'Ataria'-k Laboral Kutxaren eskutik.

HERO 9 BLACK GoPro-aren ezaugarri garrantzitsuenak:

  • Kamara: bideoetan 5K eta argazkietan 20MP.
  • Egonkortze sistema aurreratua.
  • Urperagarria (10m).
  • Bateriaren iraupena %30 gehiago.
  • Atera daitekeen lentea.
  • Lainorako konexioa (Internet).

 

Erreminta digital guztiak ditugu zuretzat.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!