Igartubeiti baserria ezagutzeko aukera izango dute hilaren 30ean

Ataria 2021eko urriaren 15a

Amezketako Udalak Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrira irteera antolatu du 60 urtetik gorakoentzat. Urriaren 30ean izango da, eta interesa dutenek izena hilaren 20tik 26ra bitartean eman beharko dute udaletxean.

Azken bi urteetako etenaldiaren ostean, Amezketako Udalak, 60 urtetik gorako herritarrentzat irteera antolatu du. Koronabirus aurreko dinamikak martxan jartzea erabaki dute, eta kasu honetan, Ezkio-Itsason dagoen XVI. mendeko Igartubeiti baserrira egingo dute bisita. Lehentasuna 60 urtetik gorako herritarrek izango dute, baina autobusa betetzen ez bada, gainerako herritarrek ere joateko aukera izango dute.

Autobusa 10:00etan abiatuko da Amezketako plazatik, eta ostean Ergonetik pasako da, eta ostean, Ugarten egingo du geldialdia.

11:00etan Igartubeiti baserrian bertan XVI. mendeko dolarea duen baserrian bisita gidatua egingo dute, eta bukatzean baita hamaiketakoa ere. Ondoren, Lierniko Mujika jatetxera joango dira bazkaltzera. Eta arratsalde partean, etxera itzuli aurretik, Zerainera joango dira bisitan, eta  bertan paseotxo bat emateko aukera izango dute amezketarrek.

Interesdunek izena eman beharko dute udaletxean, eta horretarako egunak hilaren 20tik 26ra bitartekoak izango dira. Pertsona bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du.

Hori bai, izena ematen dutenek musukoa derrigorrez eraman beharko dute leku itxietan jarri ahal izateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!