BERTSOA

Urte guztian jarrai dezan

Erabiltzailearen aurpegia Ixiar Altuna 2021eko urriaren 8a

Doinua: Etaren su etenetik.

Zuhaitzetik jausten diren

hosto dantzarien balsa,

hegok haize ondorengo

hodei beltzen euri jasa.

Udako landareetatik

biluzten doan baratza,

arto, babarrun, intxaurrak,

gaztain edo kalabaza,

ehiztarien tiro hotsak

zein uso taldeen pasa 

urtaroa bihurtzen da

eder bezain aberatsa

ta paisaia zoragarri

baten koloreen dantza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!