Urriaren 29a baino lehen ordaindu beharko da hondakinen tasa

Ataria 2021eko irailaren 30a

Amezketako Udalak 2021 urteari dagokion hondakin bilketaren tasaren ordainketa egin behar dela eman du jakitera.

Hondakin bilketa zerbitzuaren tasa ordaindu beharko dute datozen egunetan amezketarrek. Amezketako Udalak jakitera eman du urriaren 1etik urriaren 29ra bitartean egin beharko dela ordainketa.

Ordainagiria helbideratuta dutenen kasuan, bihar, urriak 1, kontu zenbakitik kobratuko zaiela jakinarazi du udalak. Helbideratuta ez dutenen kasuan, urriaren 29a baino lehen ordaindu beharko dute aguazilak etxera eramandako ordainagiriarekin edozein Kutxabankeko bulegora joanda.

Behin epea pasaz gero, %20ko errekarguarekin kobratuko du udalak.

Bestetik, datorren urterako helbideratu nahi izanez gero, datuak emanez udaletxera deitzeko eskatu dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!