Zuzenean

Amezketako Txapeldunen XXXI. Txapelketa zuzenean

Ataria 2021eko irailaren 26a

17:00etan hasita, Amezketako Txapeldunen pilota txapelketaren finalak jokatuko dira Amezketako Larrunarri pilotalekuan. Zuzenean jarraitzeko aukera hemen.

Hauek dira finaletara iritsi diren pilotariak:

  • Kadeteetan: Beñat Apezetxea (Goizueta) eta Beñat Labaka (Azpeitia).
  • Promesetan: Ekhi Irribarria (Arama) eta Oier Ariztegi (Lekarotz).
  • Elitekoetan: Eneko Labaka (Albiztur) eta Hodei Exposito (Astigarraga).

Iaz, pandemiaren eraginez, ez zen lehiaketarik izan, baina indarberriturik etorri da aurtengoa. Bestalde, orain hurrengoan bezala, pilotalekura agertzeko modurik ez dutenentzat, Youtubez emango dira hiru partidak eta Tolosaldeko Ataria-ren webgunean jarraitu ahal  izango dira zuzenean. Emanaldia 16:50ean hasiko da.

Partiden kontakizuna Tolosaldeko Ataria-ko Asier Imazek egingo du, baina albistea honetan datza: Jokin Altunak lehenbizikoz aditu lanak bere gain hartuko dituela partiden kontakizunean. Amezketako pilotalekua ezagutzen duela behin baino gehiagotan erakutsi du, edozein pilotalekutan bere gaitasuna sarritan erakusten du, baina lanbide berria hartuko du Amezketan: ikusten duenari irakurketa teknikoa eranstea. Ikuskizun izango da nola moldatzen den lanbide berri honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!