Ateak zabalduko ditu Amezketako Gaztelekuak

Tolosaldeko Ataria 2021ko ira. 21a, 15:23

Amezketako Gaztelekuak ikasturte berria hasiko du, eta prest daude berriro ere ateak zabaltzeko. 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta ostegun eta ostiralean ate irekiak egingo dituzte. Izen ematea, berriz, 27an eta 28an egin beharko da.

Amezketako Udalak berriro ere herriko gazteei begira Gaztelekua martxan jarriko du. Ateak zabalduko ditu 12-17 urte bitarte dituztenei zuzenduta, eta Gaztelekua ezagutzera emateko ate irekiak egingo dituzte gazteei eta beren gurasoei begira. Ostegunean eta ostiralean Gaztelekua ezagutzera joatera animatu ditu Amezketako Udalak.

Ostegunean, 17:00etatik 17:30era DBH 1ekoei zuzenduta, eta 18:00etatik 18:30era, DBH2koei zuzenduta irekiko dute. Ostiralean, aldiz, 17:00etatik 17:30era, DBH 3koen txanda izango da, eta DBH4koek, 18:00etatik 18:30era bisitatu ahalko dute.

Irekiera eguna urriaren 4a, astelehena, izango da, eta hortik aurrera, astelehenetik ostiralera, 16:30etik 19:30ak arte egongo da zabalik.

Urtean zehar Gaztelekuko partaide izateko izena eman beharko da, eta horretarako hilaren 27 eta 28 dira egunak, 16:30etik 19:30era, Gaztelekuan bertan.

Aurten hezitzaile berria dutela aurreratu dute, eta Ainhoa Martinez tolosarra izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!