Amezketako ikastaroetan izen ematea zabalik dago

Tolosaldeko Ataria 2021ko ira. 20a, 16:49

Amezketako Udalak zabaldu du ikastaroen zerrenda, eta herritarrek izena emateko aukera dute. Yoga, josteko tailerra, k-fit, body pump, kick boxing eta pilates egiteko aukera izango dute amezketarrek.

Ikasturtearen hastearekin batera. Amezketako Udalak herriko ikastaroen eskaintza ezagutzera eman du. Udalak koordinatuta, ikastaroa emango duten arduraduenei udal eraikinak eskaini dizkie, eta interesdunek ikastaro bakoitzaren arduradunei deitu behar die izena emateko.

Yoga egiteko aukera asteazkenetan izango da, 18:30etik 20:00etara. Izena eman nahi dutenek 626 14 12 28 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Josteko Tailerra asteartetan izango da, 15:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Interesatuek 676 25 95 40 telefono zenbakira deituta eman behar dute izena.

K-Fit egiteko aukera ere eskainiko dute, baina taldea osatutakoan zehaztuko lukete eguna eta ordua. Interesatuek 645 00 67 69 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Body Pump asteartetan eta ostegunetan egingo dute, kultur etxean. 618 11 56 94 telefono zenbakira deitu, eta kasu honetan ere, ordua taldea osatzean zehaztuko dute.

Kick Boxingen kasuan, eguna eta ordua taldearen arabera jarriko dituzte. Interesatuek 645 006 769 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Eta azken ikastaroa pilates izango da. Astelehenetan eta asteazkenetan egingo dute udaletxeko ganbaran. Izena eman nahi duenak 660 052 751 telefono zenbakira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!