2021/09/19 09:00
'Arritzaga, Aralarko sustraia eta historia harrigarria' izenburupean eta Asier Hilario geologo tolosarra gidari bezala, Amezketako Udalak bi irteera geologiko antolatu ditu Amezketatik Arritzaga bailarara, irailaren 19an eta 26an.
Irteerak goizeko 9tan abiatuko dira, Minak bideko aparkalekutik, Beratzeaga zubia baino lehenago dagoena (ETRS89 koordenadak: X=575729, Y=4765522, altuera=408 m) eta arratsaldeko 4ak aldera izango da txangoaren itzulera (beraz, bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du).
Irailaren 19ko irteera edonorentzat dago antolatuta eta irailaren 26ko irteeran berriz amezketarrek izango dute lehentasuna parte hartzeko. Horretarako Amezketako Udalean izena eman beharko da, bertaratuta edo 943 653189 telefonora deituta, eta partaideen muga 20 lagunekoa da irteera bakoitzean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?