Azken final-laurdenak jokatuko dituzte asteburuan

Ataria 2021eko irailaren 3a

Aurtengo Joxan Tolosa Txapelketaren partida bat, Amezketako Larrunarri frontoian.

Gaur, bihar eta etzi bina partida jokatuko dira Joxan Tolosa Pilota Txapelketan, Amezketako Larrunarri frontoian.

Gaur 22:00etan hasiko da jardunaldia, eta kadeteetan Apezetxea eta Etxeberria ariko dira elkarren aurka, eta promesetan, Irribarria eta Altuna. Bihar ere 22:00etan hasiko da jardunaldia, eta kadeteetan Ibarluzea eta Anduaga ariko dira nor baino nor, eta promesetan,  Olaetxea eta Amiano. Etzi, igandea, 11:30ean hasiko dira partidak, eta lehenengoan, promesen mailan, J. Alberdik eta U. Alberdik jokatuko dute, eta elite mailan Irazustabarrenak eta Elolak.

Aurreko asteburuko final-laurdenetan, ondorengoak izan ziren emaitzak: kadeteetan, Gorostidik 22-13 irabazi zion Iraetari, eta B. Labakak 13-22 Armaoleari; promesetan, Ariztegik 22-19 irabazi zion U. Alberdiri; elite mailan, Astiz izan zen irabazle 7-22 Elizalderen aurka, Exposito 22-10 Riolen aurka, eta Espinal 22-5 X. Urbietaren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!