Elkarretaratzea deitu du Amezketako Udalak gaurko, ostiralean gertatutako eraso matxista salatzeko

Ataria 2021eko abuztuaren 31

Amezketako Udalak jakinarazi duenez, pasa den abuztuaren 27an, ostiralean, herrian emakume batek eraso matxista bat jaso zuen. Udalak gertaera salatzeko, gaur, 19:30ean, herriko plazara deitu ditu amezketarrak.

Amezketako Udalak "eraso matxista jasan zuen emakumeari eta familiari zuzeneko elkartasuna eta babesa" adierazi dio, eta gaineratu "indarkeria mota honi aurre egiteko dituen zerbitzuak eta tresnak" bere eskura jarri dituela.

Hamabost minutuko elkarretaratzea izango da, gaur, Amezketako plazan, Erasorik ez erantzunik gabe lelopean. Herritarrak bertan biltzera deituta daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!