Anjel Mari Peñagarikanori omenaldia Amezketan

Ataria 2021eko abuztuaren 30a

Abuztuaren 24an, Amezketako urteroko bertso saioa egin zen, San Bartolome eguna izaki. 1999an hasi ziren saio hori antolatzen, eta iazko salbuespenarekin, urtero antolatu da. 1999tik 2018ra, hogei urtez jarraian kantatu zuen Anjel Mari Peñagarikano bertsolari anoetarrak Amezketan.

Urte horretan, 2018an, ez ziren jabetu antolatzaileak. Hurrengo urtean egin nahi izan zitzaion omenaldia, baina Peñagarikano egun horretan ondoezik zegoela eta ez zen azaldu saiora. 2020an COVIDa dela-eta ez zen saiorik antolatu. Azkenean, aurten, hiru urte beranduago egin zitzaion omenaldi xumea. Omenaldiaren bideoa ikusgai dago albistean, eta bertan Peñagarikanok jasotako omenaldiaren in guruan egindako bertsoak entzun daitezke.

Bideoa: Zuhara Telletxea Garmendia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!