Iker Karrerak hirugarren postua eskuratu du Trail Valle de Tena lasterketan

Ataria 2021eko abuztuaren 29a

Argazkia: @trailvalletena

Hiru urtez lehiatu gabe egon ostean, atzo 8K proban parte hartu eta 13 ordu eta 57 minutuko denborarekin zeharkatu zuen Panticosako helmuga korrikalari amezketarrak.

Hiru urte lehiatik kanpo egon ostean, atzo dortsala berriro jartzea erabaki zuen Iker Karrera amezketarrak Trail Valle de Tena lasterketan. 77 kilometro eta 6.800 metroko desnibela zuen 8K proba lehiatu zuen; Garmo Negro (3.064 m) gailurra, Ibones Azules, Respomusoko aterpetxea, Terrabay lepoa edota Sallent de Gállego herritik igaroz. Sufrituz baino erritmo onean, azkenean, brontzea lortu zuen amezketarrak atzo parte hartu zuen 8K proban. 

Trail Valle de Tena lasterketako antolatzaileek beraien Twitter kontura igotako bideo batean ikusten den moduan, jokoan adiskidetasun keinuak zein garrantzitsuak diren ere erakutsi zuen atzoko egunean Karrerak. Izan ere, lasterketaren erdian, aurkari batekin pare zindoala, hark, zorte txarragatik, zapatilak hautsi zituen. Kontrolgunera iristean ordea, Karrerak bere ordezko zapatilak antolakuntzari utzi zizkion, aurkaria bertara iristean berari emateko eskatuz.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!