Iker Karrerak Trail Valle de Tena lasterketan lehiatuko du

Ataria 2021eko abuztuaren 28a

Hiru urtez lehiatu gabe egon ostean, Amezketako korrikalariak gaur berriro dortsala jarriko du 8K proban.

Datorren asteartean, abuztuaren 31ean, hiru urte beteko dira korrikalari amezketarrak lehiatzeari utzi zionetik. Gaur, ordea, Iker Karrera bueltan da eta 8K lasterketan parte hartuko du. Proba 17:00etan, Panticosako plazan hasiko da, eta parte hartzaileek Garmo Negro (3.064 m) gailurretik, Ibones Azules, Respomusoko aterpetxea, Terrabay lepoa edota Sallent de Gállego herria bezalako paraje harrigarrien barrena ibiliko dira. Ibilbideak, guztira, 77 kilometro eta 6.800 metroko desnibel positiboa du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!