Amezketa inguruak garbitzen aritu dira gaztelekukoak uztailean zehar

Ataria 2021eko uztailaren 30a

Uztailean zehar herriko hainbat elkarterekin auzolanean aritu dira Amezketako gaztelekuko kideak. Besteak beste, inguruko erreka zein bideak garbitu dituzte

Hilabete honetan lanean ibili dira Amezketako gaztelekuko kideak. Batetik, uztailaren 10ean, 15 eta 18 urte artekoak, Buruntzuntzin elkartearekin elkarlanean, minetako museoa, elkarteko txabola eta minetako erreka zein bideak garbitu zituzten.

Uztailaren 23an berriz, 5 urtetik 15 urte bitarteko haur eta nerabeek eta herriko boluntarioek Amezketako erreka garbitu zuten. Auzolan horretan, Akelok guraso elkartea, saneamendu eta bidegorri plataforma, Amezketako ludoteka zein gaztelekuak hartu zuten parte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!