Erreka garbitzera joateko deia egin dute

Ataria 2021eko uztailaren 16a

Amezketako erreka garbitzeko eguna jarri dute Akelok guraso elkarteak, Bide gorri plataformak, Amezketako ludotekak eta Gaztelekuak. Izena ematea beharrezkoa izango da.

Amezketako Akelok guraso elkarteak, Bide gorri plataformak, ludotekak eta Gaztelekuak elkarlanean Amezketako erreka garbitzeko eguna antolatu dute. 

Hilaren 23an, ostiralean, egingo dute garbiketa 10:00etan hasita. Errota inguruan, herrian zehar, Amezketatik Ugartera eta Ugartetik Bedaio alderako erreka garbitzea dute helburu. 

Amezketarren laguntza behar dutela adierazi dute erreka zati guzti hori behar bezala garbitu eta txukun utzi ahal izateko. Erreka garbitzera animatzeko eta parte hartzeko deia luzatu dute, baina horretarako izena eman beharko da. 

Astelehena eta asteartea, hilak 19 eta 20, eman beharko da izena 688 71 16 75 telefono zenbakian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!