Begirale ikastaroa egiteko aukera izango dute Amezketan

Ataria 2021eko uztailaren 16a

Amezketako Udalak herriko gazteei begira begirale titulua ateratzeko ikastaroa antolatuko du irailetik aurrera. Interesatuek hilaren 23a izango dute apuntatzeko azken eguna.

Amezketako Udaleko Gazteria Sailak 2021/2022 ikasturterako, eta Altzo eta Lizartzako Udalekin batera, begirale ikastaroa antolatuko du.

Irailetik martxora bitarte izango da, eta 1996-2005 urteetan zehar jaiotako gazteei zuzenduta dago. Ikastaroa egin nahi duten Amezketako gazteek, hau da, herrian erroldatuta daudenek diru laguntza izango dute. 

Ikastaroa Hezkide eskolaren eskutik emango da, eta alor teorikoaz gain, praktikoa ere izango du. Behin ikastaroa amaitzean begirale titulua lortuko dute bertan parte hartu duten gazteek.
Parte hartu nahi izanez gero, matrikulazio fitxa bete beharko du interesatuak, eta udaletxean aurkeztu beharko du hilaren 23a, ostirala, baino lehen. 

Informazio gehiago nahi duenak 688 711 675 telefono zenbakira deitu dezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!