'Suak harrotuz' kale antzerkia ikusteko izena eman behar da

Ataria 2021eko ekainaren 28a

Ostegunean, uztailak 1, Amezketako kaleetan Suak harrotuz kale antzerkia izango da. Lau txanda izango dira, eta asteazkena bitarte eman daiteke izena.

Amezketako Udalak Suak Harrotuz kale antzerkia antolatu du. Ostegunean, uztailaren 1ean, izango da Sasturain atzeko aparkalekutik hasita.

Adin guztiei zuzendutako ibilbide antzeztua da. Hiru gune ezberdinetan, solstizioa eta honen inguruko ohiturak, sendabelarren erabilera eta emakumeen lana balorean jartzen dituen ordubete inguruko ekimena. Lau txanda antolatu dituzte. Lehena 18:00etan hasiko litzateke, eta 18:30ak, 19:00ak eta 19:30ean hasita egingo dituzte saioak.

Izen ematea udaletxeko 943 65 31 89 telefono zenbakira deituta egin beharko da, eta gaurtik asteazkena bitartean eman daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!