Altunari omenaldia, ikusleak sartu ahalko diren lehen egunean

Ataria 2021eko ekainaren 24a

Ikusleak frontoietara itzuliko dira bihar, eta Amezketan izango da, Larrunarrin. Jokin Altuna buruz buruko txapeldunari omenaldia egingo zaio, eta binakako partida jokatuko du.

Bide batez, Nafarroako Lau eta Erdiko txapelketaren partida jokatuko da, Dario eta Etxeberriaren artean. 22:00etan hasiko da jaialdia eta sarrerak www.entradasfronton.com helbidean erosi daitezke.

Lehenbizi Nafarroako Lau eta Erdiko txapelketaren neurketa jokatuko da eta ondoren Altuna III - Tolosa eta Urrutikoetxea-Aranguren artekoa.

Peña II.a eta Altuna III.a, Nafarroako Lau eta Erdikoan

Asteburuan sartuko dira lehian eskualdeko pilotariak Nafarroako Lau eta Erdiko txapelketan. Peña II.ak Leitzan jokatuko du Lasoren aurka, etzi. Jaialdia 17:00etan hasiko da eta Peñaren partida hirugarrena izango da.

Altuna III.ak igandean jokatuko du, Salaberriaren aurka. Donostiako Atano III.a pilotalekuan izango da partida eta 17:00etan hasiko den jaialdiaren bigarrena izango da. Bi jaialdietara ikusleak joan ahalko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!