30 urteko gazte bat hil da Txindokin

Ataria 2021eko ekainaren 14a

@SuhiltzaileGIP

Txindoki mendian amildu da gaztea, eta unean bertan hil da. Berarekin zihoan laguna ere erreskatatu behar izan dute. Ezbeharra 11:15 aldera gertatu da Zazpi Iturri inguruan. 

Txindoki mendian, Zazpi Iturri inguruan izan da ezbeharra. Pertsona bat amildu egin da, eta osasun-langileak, suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu behar izan dira tokira.

Erorikoa izan duen mendizalea aurkitu ondoren, Ertzaintzako helikopteroko kideak mendizalearengana jaitsi dira, eta bertan egiaztatu dute hil egin dela. Horrez gain,  erreskatatzaileek hildako mendizalearen lagunari lagundu behar izan diotela jakinarazi dute Ertzaintzatik. Izan ere, laguntzen saiatzen ari zela horma batean sartuta geratu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!